EpTS (Educación para la Transformación Social)

Mediterraneoko egoerak, zoritxarrez, planetako beste eskualde askotan gertatzen denarekin ez du alde handirik. Urtero milaka pertsonak bizia galtzen dute migrazio-bideetan, itsasoan zein lehorrean. Gerratea, gosea, zapalkuntza edo eta klima-aldaketaren ondorioak direla eta etorkizun hobe baten bila ihesi egiten dute. Baino helmugara iristen direnak, beldurra eta ziurgabetasuna lagun izaten jarraituko dute. Izan ere, errefuxiatu-eremuetan baliabide mugatuekin prekarietatea eta zapalkuntza jasango dute, bai eta pilaketak, arrazakeria, xenofobia eta beste indarkeria-mota batzuk, hala nola abusuak, irainak eta bortxaketak. Errefuxiatuek asiloa eskatzeko prozesu luze eta korapilatsuak izaten dituzte. Askotan, asiloa ukatu egiten zaie eta muga handiak jartzen zaizkie oinarrizkoak diren kontuetan: etxe bat lortzea edo lan bat lortzea.

Hegoaldeko herrialdeetan gertatzen denak iparraldeko herrialdeekin lotura estua du. Honetaz kontziente izanik, arreta ez da soilik ekintza humanitarioan jartzen. Horregatik, SMH-ren beste lan-ardatzetako bat gizartea eraldatzeko sentsibilizazioa eta hezkuntza da (EpTS), eta horren bidez ezagutza kritikoa sustatu nahi da, ez bakarrik Mediterraneoko egoera zehatzari dagokionez, baita migratzaileek munduan bizi dituzten errealitate konplexuei buruz edo biztanleria-mugimenduen kausei buruz.

Hezkuntza eraldatzailearen bidez, SMH-k gizarte global kritiko, arduratsu eta konprometitua eraikitzearen aldeko apustua egiten du, bai maila pertsonalean eta kolektiboan ere, tokiko errealitatea eta errealitate globala eraldatuz. Helburua? pertsona orok askatasunez eta behar bezala garatu ahal izateko eraikitzea bidezkoagoa, zuzenagoa eta aniztasunarekiko eta ingurumenarekiko errespetua izango duen mundua.

Hezkuntza eraldatzaileak honako hauek sustatzen ditu: aniztasunaren errespetua eta balioa, eta gizartea aberasten duen zerbait bezala ikustea; ingurumen-kontzientzia eta kontsumo arduratsua; giza eskubide indibidual eta sozialak errespetatzea; genero-berdintasuna; elkarrizketaren balioa gatazkak modu baketsuan konpontzeko tresna gisa; parte-hartze demokratikoa; erantzukidetasuna; eta gizarte justu, zuzen eta solidarioa eraikitzeko konpromezua.

SMH-k Mediterraneoan egiten duen lana errealitate orokor batekin konektatuta dago zuzenean. Jatorrizko lurraldeetan bizitzen jarraitzea oso zaila edo ezinezkoa egiten duten zirkunstantzia asko daude, hala nola, diktadura-erregimenak, gatazka armatuak, ingurumen-hondamendiak, goseteak, muturreko pobrezia, jazarpena arrazoi etniko, politiko, erlijioso, identitario, etab. Faktore horien atzean, gainera, herrialde boteretsuenen, enpresa transnazionalen edo mafien interes geoestrategikoak eta ekonomikoak daude gehienetan.

A partir de la experiencia concreta del trabajo en el Mediterráneo Central, la línea de sensibilización y EpTS se enmarca esta intervención que va dirigida a los centros educativos que imparten educación secundaria, formación profesional y distintos colectivos socialescon el fin de promover un conocimiento crítico sobre las migraciones y sus causas, así como sobre la dureza de las situaciones que enfrentan las personas migrantes a lo largo de todo el proceso migratorio. Mediante las actividades se busca llevar a las/os colectivos a una reflexión crítica sobre la co-responsabilidad global a la hora de abordar el desarrollo, muy vinculado a los movimientos de población, y sobre las actitudes para con las personas migrantes.

Esku-hartzeak transbertsalki lantzen ditu generoaren eta ingurumenaren gaiak, eta giza eskubideen ikuspegitik abordatu egiten dira, erdigunean migratzaileak jarriz (bereziki emakume migratzaileak).

Bestalde, proposamen hori Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendan ageri da; «Inor atzean ez uztea» Nazio Batuek 2015ean onartutako ekintza-esparru horren leloetako bat da. Garapen Iraunkorreko 17 helburuak, GIH-ak, globalizazioaren gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-erronkei aurre egiteko nazioarteko konpromisoaren isla dira, eta erdigunean pertsonak, planeta, oparotasuna eta bakea jartzen ditu.

Helburuak

Helburu orokorra:migratzaileen eta errefuxiatuen errealitatearen aurrean kontzientzia kritikoa sortzen laguntzea, generoaren eta giza eskubideen ikuspegitik abiatuta.

Helburu espezifikoa:migratzaileen eta errefuxiatuen errealitatea ezagutaraztea migrazio-prozesu osoan zehar (jatorria, joan-etorria eta harrera).

Helburu espezifiko horretatik abiatuta, honako azpihelburu edo jomuga hauek planteatzen dira

  • Migrazio-fenomenoaren errealitatea ezagutaraztea bere fase desberdinetan: jatorria, igarotzea eta helmuga, genero-desberdintasunak kontuan hartuta.
  • Migratzaileei/errefuxiatuei buruzko aurreiritziak eta estereotipoak ezabatzea eta haiekiko enpatia eta loturak sortzea.
  • Balio eta giza eskubide unibertsalei buruz sentsibilizatzea, hala nola bizitzarako, segurtasunerako eta mugimendu-askatasunerako eskubideari buruz.
  • Migratzaileak gizartean integratzen laguntzea eta gizartearen parte-hartzea, elkartasuna eta elkarrekiko laguntza sustatzea.

 

Jarduerak

  • Sentsibilizazio-tailerrak eta EpTS
  • Bideo-solasaldiak.
  • Komunikazioa eta Sare Sozialen tailerra ondorengo helburuarekin: ellkarbizitzaren alde eta arrazakeria sustatzen duten buloak identifikatzeko asmoz.

Hezkuntza-zentru bateko kide zara eta gure programak ezagutu nahi dituzu? Idatz iezaguzu epts@smh.eus helbidera eta gustu handiz entzungo dizuegu sensibilizacion@smh.eus y estaremos encantadxs de escucharos.