Canón Manta-ko giza eskubideak sustatzen. Ekuador-ko Santa Marianita-ko herrialderik ahulena.
Proiektua Santa Marianita-ko (Ekuador) landa-komunitatean garatzen da. Bertan, 1976 geroztik Sustapen Sozialerako Río Manta Zentruak (CRM) lanean dihardu.
Komunitate honetan emakumeen aurkako indarkeria naturaltasunez ematen da. Neska-mutil gaztek ere tratu txarrak pairatzen dituzte, eta oso ohikoa da nerabeen arteko ezkotzak eta testuinguru promiskuoetan bizi izatea. Jakin badakigu hau guztia gazteegan izango duen ondorio negatiboa. Arazo honen aurrean, CRM-k genero-berdintasuna eta emakumeen ahalduntzea sustatzen ditu bere ekintzetan, ahultasuna eragiten duten faktoreak murriztuz eta kolektibo sozial femeninoaren ahalmenak indartuz. Horretarako, biztanleriaren antolamenduan eta osasunaren eta gaixotasunen prebentzioaren gaineko kontzientzia areagotzean lan egiten da batez ere. Helburua komunitateetan bizimodu osasungarri berrien areagotzea eta eraldaketarako eta gizarte-garapenerako politiketan eragiteko gaitasuna garatzea da. Era berean, ingurumen-arazoari erantzuna eman nahi zaio.
Planteamendu horretatik, CRM-ren proiektuak 3 ekintza-ardatzetan egituratzen da:
- Osasun-arreta, bereziki gaixotasunen prebentzioa landuz.
- Ahalduntzea sustatzeko espazioak sortzea, batez ere emakumeentzat, lidergo-eskolaren bidez eta enpresa-sorkuntzarako trebetasunak garatuz.
- Komunitateak garatzeko helburuarekin, eta, bereziki, ingurumenaren zaintza kontutan hartuz, oinarri diren erakundeak indartzea eta partaidetza sustatzea.
Zergatik Mantan?
Ekuador munduko 25 arrantza produktore handienetako bat da, ekialdeko Pazifikoko saltzaile nagusia da. Arrantza da lurralde honen ekonomiaren diru iturri nagusietako bat, eta atuna da jarduera horretan pisu gehien duen arraia.
“Hegaluzearen hiriburua” da Manta. Arrantza-guneak ustiatzen duten enpresa nagusien artean euskal jatorria duten enpresak daude, baita hiriko kontserba-plantetan inbertsioak egiten dituztenak ere.
Errolda datuen arabera, 2020an Euskadin Ekuadorretik etorritako 8.873 pertsona zeuden, horietatik a emakumezkoak. Latinoamerikatik etorritako migrazioaren ezaugarrietako bat da hau, eta kasu gehienetan adineko pertsonen zaintzan edo etxeko lanetan modu prekarioan diharduten emakumeak izaten dira.
Jatorrizko herrialdean emakumearen ahalduntzean eta hauen baldintzen hobekuntzan lan egiteak iparraldeko lurraldeetan lan prekarioa egitera bideratutako migrazio-proiektuak saihesten ditu.
SMH-n egungo eredu ekonomikoak ipar-hego merkataritza-truke global eta berdintasunik gabekoa dela uste dugu. Eredu hori bera da behartuta egiten diren migrazio-mugimenduen eragile nagusia. Izan ere, migratzaileek beren komunitateetan ez dute beste aukerarik aurkitzen, enpresa transnazionalek bertako baliabideak bortizki ustiatzen baitituzte.
Manta-rekiko lotura berezi bat sentitzen dugu, eta baita zor bat ere, gure enpresen jarduera ekonomikoak bertako komunitateetan ere eragina izan badutelako.