Liburu honek aldatuko zaitu.
Istorio hau honela hasten da: «Europan nago, baina nik ez nuen Europara etorri nahi». Ibrahima Balde Ginean jaio zen, baina etxetik alde egin behar izan zuen anaia txikiaren bila joateko. Ez zen irten amets baten atzetik. Bere etxea utzi zuen gehien maite zuen pertsona aurkitzeko.
Begirada xaloa, zigortua, amorragarriro poetikoa eta, azken batean, bakarra. Dena sufritu duena eta, hala ere, baliagarri bihurtzeko ahalmena duena. Gauza eder batean.
«Mundua leku hobea litzateke denok Ibrahima irakurriko bagenu .» JORDI EVOLE
«Ez da poesia liburu bat, baina azken urteotan irakurri dudan liburu poetiko handiena da .» ANDREA ABREU
«Ez zara pertsona bera izango liburu hau irakurri ondoren. Kontakizun gogorra, tristea eta poetikoa, nahitaez irakurri beharrekoa, bizitza zerbait gehiago dela konturatzeko .»